Edukira joan

Ainize Gastaka Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainize Gastaka Martínez


Laudioko alkate

Bizitza
JaiotzaLaudio1985eko ekainaren 4a (39 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Ainize Gastaka Martínez (Laudio, Araba, 1985) abokatua eta poltikaria da.

2023ko ekainaren 17an Laudioko alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta Omniaren babesarekin.[1]

Ainize Gastaka Zuzenbidean lizentziatuta dago eta abokatu espezializatua da arlo zibilean, administratiboan eta penalean. 2012tik, gainera, besteak beste, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko ofiziozko txandako abokatua eta atxilotuari laguntzeko ofiziozko txandako abokatua ere bada. Laudioko gazte asanbladan, Ikastolako euskara batzordean eta gazte eta ikasle mugimenduan parte hartu du.

2023ko urtarrilaren 31n EH Bildu Laudioko Mahai Politikoak Ainize Gastaka proposatu zuen 2023ko Udal Hauteskundeetarako alkategia izateko eta behin epea amaituta, hautagaitza bakarra izan zen. Gauzak horrela, eta EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala,  oinarriak berretsi behar izan zuen proposamena. Bozketa otsailaren 2,3 eta 4an izan zen[2].  

2023ko martxoaren 31n hautagaitza aurkeztean Ainize Gastekak adierazi zuen:

“Denon artean eta ezberdinen artean ekarriko dugu aldaketa Laudiora”[3]

2023ko ekainaren 17an Laudioko alkatetza EAJren eskuetatik EH Bilduren eskuetara pasatu zen, Omniaren babesarekin. Talde independentearen batzarrean bildutako 60 lagunek erabaki zuten Ainize Gastaka alkate izendatzea.[4][5]Arabako bigarren udalerririk handieneko alkatetza berreskuratu zuen Ainize Gastakak bere taldekideen 7 boto eta Omniaren 3 botori esker. Ander Añibarro orain arteko alkateak EAJko kideen 6 boto eta PSEren boto bakarra eskuratu zituen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  2. «Ainize Gastaka, Laudioko alkategia izateko hautagaitza bakarra» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  3. «Ainize Gastaka: “denon artean eta ezberdinen artean ekarriko dugu aldaketa Laudiora”» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  4. «Ainize Gastaka izango da Laudioko alkate berria - Aiaraldea» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  5. Ortega, David. (2023-06-15). «Ainize Gastaka (EH Bildu) será la nueva alcaldesa de Llodio» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  6. » Ainize Gastaka recupera para EH Bildu la makila en Laudio. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]